ALBISTEAK

  • 01 Eka, 2019

    Ekiozu organikoari, marroira eraman!

    Lelo horregaz Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak abian jarri du etxeko hondakin organikoen bilketan parte hartzeko kanpaina.
    2015eko maiatzan, lau urte direla, heldu zen San Migelera hondakin organikoentzako kontainerra (marroia). 340 familiak ( %20 ) izena eman eta etxeko zabor organiko bereizten hasi ziren. Lau urte geroago 476 familiak hatzen dute parte (%28) sistema horretan.
    2018 an, azkenik , kontainer marroia Basauriko auzo guztietara heldu zen. 4.670 familiak bereiztu eta batu egiten dute zabor hori /%28) 300 tona berreskuratu direlarik hasierako urte horretan.
    Materia hori berreskuratzea eta ongarri bihurtzea garrantzitsua da oso- azpimarratzen du elkarte ekologistak- ekoizten dugun zabor kopurutik %36 a da eta, bereizten ez badugu, erraustegian bukatuko da..
    Ekologistek, kanpaina hori dela medio, San Migeleko bizilagunak zabor organikoa batzeko sistema horretan parte hartzera deitzen dituzte.

    Ekiozu organikoari, marroira eraman! Taberna Mayor-etik pasa eta apunta zaitez!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek