ALBISTEAK

  • 25 Mar, 2019

    Marea beltz berri baten mehatxupean kantauri kostaldea eta bertako ekonomia.

    Ekologistak Martxan-ek Grande Amerika itsasontziaren isurketak Bizkaiko golkoan izaten ari den inpaktua salatu nahi du, eta orain arte geldiarazteko eta gutxitzeko egin diren saiakerak ez direla eraginkorrak izan. Euskal kostaldea kutsaturik suertatzeko arrisku larrian dago, itsas eta kostaldeko ekosistemak mehatxatzen dituena baina baita bertako jarduera ekonomikoak ere: arrantza, itsaski-bilketa, turismoari eta aisialdia. Oraintxe, isurketa kostaldetik ehun miliatara dago eta 50 km karratu inguruko zabalera du. Bere ezaugarriak, zabalera eta gertutasuna kontuan harturik, Ekologistak Martxanek itsas-agintariei larritasun eta arrisku mailarik goreneko istriputzat har dezatela eskatzen die. Eneko Aierbe: “Oso ziurra da marea beltza lurrera helduko dela, izan kantauri aldean edo frantziar kostaldean. Edozein kasutan aurretik ezagunak ditugun irudiak zabalduko dira berriz beltzez zipriztindutako itsasertza eta bertako bizidunak. Hau eragozteko mugitu beharra dugu”. Informazio osoa: https://www.ecologistasenaccion.org/?p=117383

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek