ALBISTEAK

  • 21 Abe, 2018

    Gabonetarako, zera proposatzen dizuegu Sagarrak-Ekologistak Martxanetik: denbora pasatzea maite dugunekin, harreman sozialak zaintzea eta behar duguna bakarrik kontsumitzea.

    Gabonak datozela eta, Sagarrak-Ekologistak Martxanetik eskatzen dizuegu hausnartzeko ea zeintzuk diren egun hauetan sustatu behar ditugun behetako baloreak; konturatzeko horiek ez ditugula merkataritza-zentro batean aurkituko. Beste urte batez, Gabonen benetako zentzuari buruz hausnartzea hartu du Sagarrak-Ekologistak Martxanek ardatz. Izan ere, urte-sasoi honetan izugarri hazten da kontsumismoa, eta publizitate-kanpainen sinbologia emozionalak konpultsiboki erostera garamatza. Horren aurrean, benetan zoriontsu egiten gaituenari buruz, benetan ongizatea dakarkigun horri buruz pentsatzea proposatzen dizuegu. Bulimia kontsumista nagusi den egun hauetan, dinamika horrek gizarteari eta ingurumenari eragindako inpaktua salatzeaz gain, elkarte ekologistatik ikusarazi nahi dizuegu benetan garrantzitsua den hori ez dugula merkataritza-zentro batean aurkituko. Izan ere, ongizateak zerikusi handiagoa dauka gure gizarte-harremanak sustatzeko tartea izatearekin eta elkartasuna edo kooperazioa bezalako baloreak berreskuratzearekin, kontsumoak dakartzan asebetetze-tarte iheskorrekin baino. Gabon jasangarriago eta zoriontsuago batzuen alde.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek