ALBISTEAK

  • 25 Urr, 2018

    Pinuetan agertu diren onddoen arazoei aurre egiteko kobre oxidoaren erabilera masiboa salatu du Ekologistak Martxanek

    Urriaren 11an Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuordea, gipuzkoa, bizkaia eta arabako landa saileko ahaldunekin batu zen, Ainhoa Aizpuru, Elena Unzueta eta Eduardo Aguinaco hurrenez hurren. Bertan, “Baso koniferoak berreskuratzeko estrategia” azaldu zuten; neurri nagusia, onddoek jota dauden 40.000 hektareak kobre oxidoarekin fumigatzea da. Ekologistak Martxanen iritziz, fumigazioak gure erreketan eragingo duen kaltea konponezina izan daiteke. Horregaitik URA agentziak gai honi buruz duen iritzia jakin nahiko genuke: kobre oxidoaren erabileran, Eusko Jaurlaritzaren pausuak jarraituko ditu edo gizartearen eta ingurugiroaren interesen alde egingo du? Legea errespetatzen dela ziurtatuko dute eta fumigazioei limiteak ezarriko dizkiete? Erabaki honekin Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek egur industriaren interes ekonomikoen alde egiten dutela argi geratu da. Ekologistak Martxanen ustetan bertako basoen alde egiteko momentua iritsi da, bioaniztasunean aberatsa eta izurriteei aurre egiteko erraztasunak dituzten basoen aldeko apustua eginez. https://www.ekologistakmartxan.org/eu/2018/10/19/la-fumigacion-de-los-pinares-con-oxido-cuproso-supondra-el-exterminio-sistematico-de-los-montes-y-rios-de-euskadi/ https://koloreguztietakobasoak.wordpress.com/2018/10/09/kolore-guztietako-basoak-mutrikun/

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek