ALBISTEAK

  • 19 Api, 2018

    Ampliación Supersur Ez! plataforma Diputazioaren proiektuaren aurka agertu da gizarte, ekonomia eta ingurugiro arrazoiengatik

    Hainbat gizarte eragile eta talde ekologistek Ampliación Supersur Ez! plataforma aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea Peñaskaleko bidesaritik Betelu bitarteko zatiraino handitzeko duen proiektuaren aurka azaltzeko. Plataformaren ordezkariek emandako datuen arabera, luzatuko den kilometro bakoitzeko 47 milioi euroko gastua aurreikusten da eta proiektuak, besteak beste, eragin kaltegarria izango luke Bolintxuren aranean, Pagasarriko babes berezia duen zonaldea. Proiektuaren aurka azaltzeko emandako arrazoien artean, “gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela” argudiatu dute. Beraien esanetan “ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria”. Komunikatua.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek