ALBISTEAK

  • 13 Api, 2018

    ZERO ZABOR BIZKAIAren aurkezpena Basaurin.Hondakinen kudeaketa Bizkaian: birziklatzen dugu ala errausten dugu?

    BIRZIKLATZEAri dagokionez, Basaurin azkenetakoak gara. Ekologistok eta ZERO ZABOR Plataforma eratzen dugunok ez gara halaxe diogun bakarrak: batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hondakinen Behatokiak 2016ri buruz argitaratutako datuetan islatzen da errealitate hori. Basauri ez da % 30eko birziklatze-tasara iristen (gaikako bilketa: % 25,69). Kopuru hori oso urrun dago Europar Batasunak berak kide-estatuei ezarritako erronkatik, alegia, 2020an % 50 birziklatzeko aurreikuspenetik. Beraz, premiazkoa eta beharrezkoa da erakundeek orain arte garatutako hondakinen kudeaketa-politika aldatzea. Izan ere, 2016an amaitu zen Bizkaiko Hondakinen Plana, eta eredua erabat agortua zegoen ordurako. Zabalgarbi erraustegia izan da Bizkaiko hiri-hondakinen tratamenduaren ardatz, eta, beraz, hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko bidean aurrera egiteko traba nagusia ere bai. Era berean, behar-beharrezkoa da berritzea, eraberritzea eta teknologia berriak sortzea, minimizazioa, birziklatzea, hondakin organikoen konpostajea, edota —beste autonomia-erkidegoetan jada egin bezalaxe— plastikoaren eta haren eratorrien erabilera mugatu eta debekatzen duten neurriak sustatzeko. Hori guztia dela eta, Zero Zabor Bizkaiaren aurkezpenera etortzera gonbidatzen zaituztegu. 40 erakunde ekologistak, sindikatuk, alderdik eta kultura-elkartek baino gehiagok babesten dugu Plataforma. Gure ustez, premiazkoa da hondakinen plan berria egitea, gardentasunetik eta herritarren parte-hartzearekin. Plan horrek bermatu behar ditu kudeaketaren kalitatea eta jasangarritasuna, eta ez du arriskuan jarri behar herritarren osasuna. Ingurunearekin adeitsuak diren hiri eta herri jasangarriak nahi ditugu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek