Laurogeiren bat pertsona hurbildu ziren, atzo, Kareaga auzora zuhaixkak landatzera. Goiz eguzkitsuan umeak, gurasoek lagunduta, gogoz aritu ziren auzo hori eta Montefuerte parkea lotzen duen bidean bertoko zuhaixkak landatzen. Ekimenak, Sagarrak- Ekologistak Martxan taldeak eta bertoko auzo elkarteak (Kareaga auzo elkartea) antolaturik, bidearen ertzean landare hesi bat sortzea du helburu. Elorri beltz eta zuriak, ereinotzak, gorostiak, zumalakarrak, hurritz, basaerramuak,... hamar espezie dezberdinetatik 450 ale landatu egin zituzten boluntarioek. Hamar egunetan, hostoez jantzita, ikusi eta baloratu egingo dugu egindako lana. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.