Jakinarazten du aurtengo sanfaustoetan aldatu egin direla kaleko salmentan dabiltzanen baldintzak: jaiegunetan zehar (9 egun), postuak argiztatzeko korronte-hargunea izan dute, bai eta komuna eta dutxa ere. Horrelako neurriek hobetu egiten dituzte Matxitxako kaleko (hantxe daude kaleko salmenta-postuak) saltzaileen, zein bertara hurbiltzen diren bezero eta herritarren baldintzak. Izan ere, tokia osasuntsuagoa da orain: lehen, banakako sorgailuak erabiltzen zituzten eta, ondorioz, aire- eta hots-kutsadura pairatzen zuten guztiek (bereziki saltzaileek, ordu asko ematen baitituzte postuan).