EKINTZEN AGENDA

Zure zarama, nora doa? Artigas zabor plantara, etorri ezagutzera!

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Hondakinak
DATA ETA ORDUA 30/09/2017 - 09:30 h.
IRAUPENA 3h
KOKAPENA Artigas-Alonsotegi

Zer egiten da harekin? irailaren 30 ean Artigasera hurbilduko gara bertan dagoen zaborra kudeatzeko planta ezagutzera. Bisitaldian, Bizkaiko hondakinen gestioa eta birziklapen prozesu ezberdinen inguruko informazioa emango digute.

Bisitak bi zati ditu, alde batetik birziklatu ahal den zaborra birziklatze plantetan izaten duen prozesua. Bestetik, birziklatu ezin dena, TMBan jasotzen duen tratamendu mekaniko eta biologikoaren osteko kudeaketa.

Bisitaldia guztiz DOHAKOA da

9:30 Ernesto Erkoreka kaleko 8 zenbakiko autobus geralekuan. Bilbo
10:00 Arizko autobus geralekuan. Basauri
Izena emateko azken eguna: Iraila 28.
Plaza mugatuak

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia