EKINTZEN AGENDA

VII. EKOAZOKA ospatuko da Basaurin.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 27/11/2016 - 11h a 14:30h. h.
IRAUPENA 3h
KOKAPENA Plaza de Solobarria.
DESCARGAS 1480073003egitaragua-vii.ekoazoka-2016-programa-7-ecoamercado.pdf

Datorren azaroaren 27 an, igandearekin, ospatuko da Basaurin Ekoazokaren VII. edizioa. Kontsumismoari aurre egiteko dauzkagun alternatibak ezagutaraztea eta indartzea dugu Azoka horren helburu nagusia.
Bertokoa, hurbilekoa, ekologikoa eta beharrezkoa dena bererabiliz abiapuntua izanik produktoreen eta kontsumitzaileen arteko harremana indartzea dugu Azokaren helburua.
Azokara hurbiltzen direnek aukera izango dute honako produktu hauek ezagutu eta erosteko: esnekiak; sasoiko barazkiak; fruituak; kontserbak; xaboiak; bigarren eskuko gauzak; eta bidezko merkataritzako produktuak (kafea, txokolatea, panela...). Horrez gain, ohiko kontsumoaren alternatibak, energia berriztagarriak, autoaren bestelako erabilerak, bestelako aisialdia, moneta soziala, banka etikoa eta abar ezagutzeko gunea ere egongo da.

Aurreko urteetan bezalaxe, aurtengoan ere produktu ekologikoen sorta zozkatuko dugu VII. Ekoazokan erosketak egiten dituztenen artean.

Dorretxek eta Sagarrak-Ekologistak Martxan-ek antolatu dute Ekoazokaren VII. edizio hau, Basauriko Udalaren eta Basauriko gizarte-erakundeen laguntzarekin.
Tailerren egitaraua:

* Hiri-ortuetarako altzari ekologikoak eraikitzeko tailerra. Altzari ekologiko soilak egingo ditugu orturako, paletak baliatuta: mahaiak, bankuak edota hiri-orturako beharrezko direnak eraikiko ditugu.
* Sukaldaritza energetiko eta jasangarriaren tailerra: geure osasunerako eta geure ingurunerako oso garrantzitsua da produktu ekologikoak, bertokoa eta sasoikoak kontsumitzea, eta jendearengan kezka hori piztu nahi dugu.
* Ortu-tailerra eta hiri-ortuen erakusketa: saio praktikoa, balkoi edo terrazetako loreontzietan gure ortu ekologikoa abiarazteko hastapenak ikasteko.

Tailer hauen helburua da inguruneaganako, autokontsumoaganako, osasunaganako eta aisialdi aktiborako kontzientzia harraraztea.

Oharra: tailerrek saio bi izango dituzte (11:30ean lehenengoa, eta 12:30ean bigarrena).

Erakusketak:
«Tiremos del Hilo: industria textil y derechos laborales.» Setem.
«Como reducir la exposición a sustancias TOXICAS», Ecologistas en Acción.

Solobarria plazara hurbiltzen direnek aukera ezin hobea izango dute ezagutzeko dagoeneko martxan dauden alternatibak, kontsumo taldeak, aisialdi alternatiboko ekimenak, bidezko merkataritzan lanean ari diren taldeak, eta abar.

Ikasi, hausnartu, egin zeure ekarpenak eta gozatu!
Zain gauzkazu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia