EKINTZEN AGENDA

7. Trukeazoka.KONTSUMO ARDURATSU ETA ERALDATZAILERAKO KANPAINA 2016

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 26/11/2016 - 11h a 21h. h.
IRAUPENA 10h
KOKAPENA Paza de Solobarria, Basauri.
DESCARGAS 1477566168arauak-azoka-txikian-parte-hartuko-dutenentzat-2016001.jpg

«Gauzak trukatu, gauzak aldatu».
Azoka honen xede nagusia da kontsumo alternatiborako gunea sortzea, alegia, aurrezte erreala gauzatzea, ondoko hauen bitartez: gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
Egoera onean dauden gauzei, erabiltzen ez ditugun horiei, bigarren aukera bat eman nahi diegu. Eta, garrantzitsuena: dirurik gabe jardun nahi dugu.

Zelan har dezaket parte? Eskatu mahaia. Egoera onean egon arren, jada erabiltzen ez dituzun gauza horiek eraman eta, azokaren egunean, jarri mahai gainean. Eman begiratu bat besteek ekarritako gauzei. Zerbaitetan interesik baduzu, hitz egin hori opatzen duenarekin. Nahi beste gauza trukatu ditzakezu, nahi beste pertsonekin. Izan zaitez puntuala: trukeak errazago egingo dituzu. Ezin duzu dirurik erabili, inolaz ere. Zenbait tailer egongo dira goizean eta arratsaldean zehar, ikasten jarraitzeko eta ondo pasatzeko.

Eguerdian, bazkarian ere trukerako aukera egongo da: parte hartu, dastatu eta mamitu hainbat tokitako zapore eta jakintzak.

Argibideak jasotzeko eta mahaia erreserbatzeko:
944263769
ekologia@sagarrak.org

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia