EKINTZEN AGENDA

Nazioarteko II. Topaketa 'Energia trantsizioak: Iraunkortasuna eta Demokrazia'

ANTOLATZAILEA Ekologistak Martxan y UPV-EHU
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 22/09/2016 - 17:00H h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Aulas de la Experiencia de la UPV, Alde Zaharra, Bilbo

Nazioarte mailako hainbat aditu eta ekintzailek energia alorrean, iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute. Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.
TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen den “Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” Nazioarteko II Topaketa. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzea da.
Informazio gehiago:

https://www.ekologistakmartxan.org/eu/ii-encuentro-internacional-transicones-energeticas-sostenibilidad-y-democracia/

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia