EKINTZEN AGENDA

Aparkalekua herrigunetik kanpo. Uribarrin aparkaleku berririk ez!

ANTOLATZAILEA Vecinas - vecinos del barrio y Sagarrak-Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 14/09/2016 - 19:00h h.
IRAUPENA 1h
KOKAPENA Zona verde (junto al IES.URIBARRI)

Dakizunez Udalak aparkaleku berri bat eraiki nahi du gure auzoan. Lanak hile honetan hasiko dira eta Udalaren esanetan “auzokiden eskaera” betetzen da proiektu honekin.

Zuri, zuzenean, galdetu al dizu beharrezkoa den ala ez? Ondo deritzozu proiektuari?

Gure ustez aparkaleku berriak ez ditu konponduko gai honen inguruan auzoan dauzkagun problemak. Are gehiago, arazo gehiago sortuko ditu. Kontuan izanda Metroren sarreratik oso gertu dagoela kotxeak erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz.

Deia luzatzen dizugu gurekin bat egiteko datorren asteazkenean, hilaren 14 an, arratsaldeko 7 retan gure haserrea adierazteko eta proiektu horren kontra egiteko.

Eskuohiala, eguzkitako, kanpin­erako aulkiak eta mahaia ekarri ahalko dituzu. Eguzkia goxo­goxo hartu; berba, protesta, egiteko aukera izango dugu eta , aldi berean, partxis, xake edo mus partida bat bota dezakegu auzoko parke txiki horretan asfaltoak eta kotxeak hartua izan baino lehen.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia