ANTOLATZAILEA | Sagarrak - Ekologistak Martxan, Dorretxe, Kareaga Auzo Elkartea |
LAN ILDOA | Baso Ingunea / Ingurumena |
DATA ETA ORDUA | 27/02/2022 - 10:00 h. |
IRAUPENA | 3h |
KOKAPENA | Camino peatonal P. Montefuerte (Asturias kalea) Basauri |
Egunero basoberritzea guztiz beharrezkoa da. Azken lau urteotan, Sagarrak eta Ingurumen Boluntario Sareak, “El Kalero” auzo elkartearekin elkarlanean, Kareaga auzoa eta Montefuerte Parkea bertako sastrakarekin lotzen dituen oinezkoentzako bidearen ertzetako bat basoberritu dute. Esku-hartze honen helburua babes naturaleko hesi bat sortzea da.
Bostgarren deialdi hau otsailaren 27an izango da, 10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran. Komeni da kantinplora urez beteta eramatea, baita arropa erosoa, zikindu daitekeena eta mendiko botak ere. Jarduerarako beharrezkoa den materiala, geuk eskaintzen dugu. Metroz bazatoz, geralekua Basauri da, Bidasoako irteera. (5 min oinez).
Jardunaldia publiko guztiei zuzenduta dago, baina adin txikikoak heldu batekin joango dira, eta beti haien ardurapean.
Plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da izena ematea ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 4263769 telefonora deituta. Epea: otsailaren 24a, osteguna.
Animatu eta parte hartu! Zure zain egongo gara!
Oharra: izena emanez gero, saiatu hitzordua ez galtzen edo etortzen ez bazara jakinaraz iezaguzu.