EKINTZEN AGENDA

Alternatibak Plazara! dokumentala proiektatu dugu, Basauriko Nai Lua Teterian

ANTOLATZAILEA Mugarik Gabe, Sagarrak - Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 24/06/2021 - 19:00h h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Teteria Nai Lua - Basauri

Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.

Ekainaren 24ean Alternatibak Plazara! dokumentala proiektatuko dugu

Basauriko Nai Lua Teterian arratsaldeko 19:00etan.

Animatu eta izena eman!

maite@mugarikgabe.org

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia