EKINTZEN AGENDA

Ibilaldi gidatua San Migelen zehar inguruko zuhaitzak hobeto ezagutzeko #basaurikoarbolak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan - Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 09/05/2021 - 11:00 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Iglesia de San Miguel, Basauri

Zatoz gurekin Basauriko San Migeleko hiri-arbolak ezagutzera!
2019tik, herritarrek «Basauriko arbola esanguratsuak - #basaurikoarbolak» kanpainan parte hartu dute: zenbait arrazoi direla-eta berezi iruditzen zaizkien zuhaitzen argazkiak bidali dizkigute. Beste askoren artean, haritzak, ezkiak, indigaztainondoak, urkiak eta palmondoak bizi dira gure herriko kaleetan; lagun ditugu, gure egunerokoan; beraiekin gozatzen dugu, urtaroetan zehar itxuraldatuz doazenean… Baina ezagutzen ote ditugu? Badakigu bereizten zein den zein? Berauek behatzeko tarterik hartzen dugu? Errespetatu eta babesten ditugu?

Kanpainaren harira jasotako argazki mordotik abiatuta, zenbait arbola ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen dizuegu, San Migel auzoan zehar. Gutxi gorabehera 90 minutu iraungo du, eta, bidean, Eduardo Renovalesen eskutik (Ekologistak Martxaneko hiri-arbolen aditua), San Migeleko zuhaitzen ezaugarriak ezagutuko ditugu, beren kontserbazio-egoera, dakarzkiguten onurak eta bizi dituzten arriskuak.

Animatuko zara? Zatoz!

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 6. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia