EKINTZEN AGENDA

Hitzaldia:Zabalgarbiren alderdi ezkutua, Gorka Bueno-k aurkeztua.(Linean)

ANTOLATZAILEA Plataforma Zero Zabor Bizkaia
LAN ILDOA Hondakinak
DATA ETA ORDUA 20/04/2021 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA La bolsa (c/Pelota,10) Bilbao - On line
AURKEZLEA/K Gorka Bueno

Zabalgarbi da Bizkaiko erraustegi handia, eta, berau kudeatzen dutenen arabera, lurraldeko hondakinetarako irtenbidea. Benetan? Bada, hitzaldian erakutsiko dugunez, Zabalgarbik hondakin mordoa botatzen du atmosferara, eta ez dakigu zenbat dioxina isurtzen dituen; zarama ugari bidaltzen du zabortegietara (700.000 tona zepa, 15 urtean); Bizkaiko birziklatzea oztopatzen du (% 50etik oso behera daude lurralde historikoko tasak), eta energia-balorizaziorik ez duten hondakinak errausten ditu sarri. Baina, batez ere, gas naturalarekin ekoitzitako elektrizitatearen gaineko primak kobratzeko negozioa da (200 milioi euro baino gehiago, 15 urtean) —zeinak, gainera, ez baitu CO2 isurketengatik ordaintzen—.

Linean: http://labur.eus/ZeroZabor_202104

Zatozte!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia