EKINTZEN AGENDA

Aralar mendilerroari buruzko proiekzioa. Gonbidatuak: Aloina Jauregi eta Iban Toledo (zuzendariak)

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan - Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 24/03/2021 - 18:30 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Social Antzokia, Basauri

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Martxoaren 24an, 18:30ean, "Aralar, mundua leku den lurra" filma emango dute Social Antzokian (izen bereko natura-parkeari buruzko dokumentala).

Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloina Jauregi eta Ion Fontenla.
Filmaren hizkuntza: EUSKARA, gaztelaniazko azpitituluekin.

Proiekzioa eta gero, mintzaldia egongo da dokumentalaren zuzendariekin.

Filmak zenbait sari jaso ditu, bai hemen, baita atzerrian ere. Besteak beste, aipa ditzakegu mendi-gidoi onenaren saria Ukerdi Mendi Film Festivalen, eta mendi- eta ingurumen-kulturaren film onenaren saria Mammoth Mountain Film Festivalen (Kalifornia, AEB).

Horrez gain, filma ikusgai egon zen Turismo eta Natura Zinemaren Alemaniako Zinemaldian (NATOURALE) eta aski ezaguna den Bilbao Mendi Film Festivalen atal ofizialean, 2018an.

Ez galdu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia