EKINTZEN AGENDA

Jarraitzen dugu bertoko arbola eta zuhaixkak landatzen Basauriko Kareaga auzoan.

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe-Kareaga Auzo Elkartea
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 07/03/2021 - 10:00h h.
IRAUPENA 3h
KOKAPENA El Kalero Auzoa,Basauri

Osasun-larrialdi egoeran egon arren, parte hartzera animatzen zaituztegu, segurtasun-neurriak beteta. Jarrai dezagun hurbileko gure ingurunea leheneratzen!

Sagarrak-Ekologistak Martxan-Dorretxe ingurumen-boluntarioen sareak, Kareaga Auzo Elkartearekin lankidetzan, bertoko zuhaixkak landatuko ditu auzo hura eta Ollarganeko (Montefuerte) parkea lotzen dituen oinezkoen bidean.Jakingo duzuenez, ekimenaren helburua da babes-hesi bat sortzea bidearen eskuineko bazterrean, itxitura seguruago eta atseginagoa eraikitzen joateko.
Eguraldia lagun, martxoaren 7an landatuko ditugu zuhaixkak.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak zaindu beharko ditugu une oro: maskara behar bezala erabili (sudurra eta ahoa estalita) eta pertsonen artean 1,5 m-ko tartea utzi, gutxienez.
Ekimena goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Zapatilak edo botak eta arropa erosoak jantzi beharko dituzue.
14 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu.
Antolatzaileok eramango ditugu jarduera egiteko beharrezko lanabes eta materialak.
Toki-kopurua mugatua da. Izena eman behar duzue, hemen: ekologia@sagarrak.org edo 94 4263769 telefono-zenbakian.
Izena emateko azken eguna: martxoak 4. Adierazi zuen izena eta adina.
Tokia: Asturias kalea, Basauri –Ollarganeko (Montefuerte) parkera doan oinezkoen bidearen hasiera–.
10:00etatik 13:00etara
Metroz bazatoz, jaitsi Basauri geltokian, eta irten Gipuzkoa irteeratik. Oinez, 10 minututara dago elkartzeko tokia.

Zatozte! Animatu eta parte hartu!

Lagun gaitzazu gure ingurua leheneratzen!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia