EKINTZEN AGENDA

Zer da 5G SAREA? Zertarako balio du? Kontsumo-foroa.Toki kopurua mugatua denez, izena eman beharko duzue aurretiaz (gaztelaniaz)

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe ZarenSare-Enredando
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 29/12/2020 - 19:00 h.
IRAUPENA 1h
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea, Basauri.

Sare mugikorren belaunaldi berria azkar-azkar hedatzen ari da zenbait herrialdetan: aurreikusten da datozen bi urteotan gehienek 5G sareak edukiko dituztel. Areago: 2025erako, 1.200 milioi 5G konexio egongo dira, GSMAren azterlan baten arabera. Baina zer esan nahi du horrek guztiak, osasun-segurtasunari dagokionez?

Gutako asko 3Gtik 4Grako iragatea kudeatzen gabiltza oraindik (oso kontziente ere izan gabe bizi izan genuen), eta, beraz, normala da 5Garen kontua urrun ikustea.
Komunikazio mugikorren belaunaldi berria da 5Ga: beste urrats bat.

Telefonia mugikorraren alorreko teknologiek erradiazio elektromagnetikoa baliatzen dute, eta, horrek, kezka sorrarazi die hainbati, 5Gak ingurumenean eta osasunean izan dezakeen inpaktuaren gainean. Hartara, beharrezkoa da zuhurtasun-printzipioa aplikatzea.

Saioan, Asier Arregi Geobiotekeko ingeniaria saiatuko da aipatutako kontuei eta sor daitezkeen galderei erantzuten.

Hitzordua: 2020ko abenduak 29, 19:00-20:00.
Basozelai Gizarte Etxea (Basauri). Doakoa.
Etorri nahi izanez gero, izena eman behar duzue hemen: 944263769 edo ekologia@sagarrak.org.
Azken eguna: abenduak 23.

Anima zaitez!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia