ANTOLATZAILEA | Sagarrak-Ekologistak Martxan - Dorretxe - ZarenSare-enREDando. |
LAN ILDOA | Kontsumoa |
DATA ETA ORDUA | 26/11/2020 - 19:00 h. |
IRAUPENA | 92 min |
KOKAPENA | Social Antzokia, Basauri |
Ezinezkoa bilakatu zaigu gure hirietan bizitzea. Zergatik? Hirietako etxebizitzen prezioak gora eta gora doaz, munduko hiri guztietan. Hiritarren soldatak, aldiz, ez.
PUSH Fredrik Gertten-en dokumental berri saritua da. Ikertzen du zergatik jada ezin diogun geure hirietan bizitzeko luxuari aurre egin. Etxebizitza oinarrizko eskubide bat da; bizimodu seguru eta osasuntsu baterako baldintza ezinbestekoa. Ordea, mundu osoko hirietan gero eta zailagoa da bizitzeko toki bat izatea. Nortzuk dira horren erantzuleak? Zeintzuk dira etxebizitza bat izatea mundu mailako arazo larrienetako bat bihurtu duten faktoreak?
«Etxebizitza eta urrea, biak dira salgaiak, baina oso bestelakoak. Alde handia dago beren artean. Urrea ez da oinarrizko eskubide bat; etxebizitza, bai», dio Leilanik. Bere ustez, aldaketak egin nahi baditugu bermatzeko mota guztietako pertsonek toki bat izango dutela hiri berean, gai izan behar dugu gertatzen ari denaren erantzukizuna norbaiti egozteko.
Anima zaitez!