EKINTZEN AGENDA

Ikastaroa: Salaketak josten, berrerabilitako ehun-sorkuntzen garapena (gazteleraz) (Izena eman behar da, plazak mugatuak dira)

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe ZarenSare-Enredando
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 10/11/2020 - 17:30 h.
IRAUPENA 3h+3h
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea, Basauri.

Salaketak josten adin guztietako emakumeei zuzendutako lantegia da, esperientziak, irakaspenak eta espazio publikora atera nahi diren salaketa esaldiak partekatzeko; hau da, zaintzei buruz modu seguruan hitz egin ahal izateko sororitate espazioa, belaunaldiz belaunaldi emakumeei utzi izan zaien lana. Esaldiak berrerabilitako kamisetetan idatziko dira, eta horiek jantzita aterako gara kalera, esaldiak etxeko espazio pribatutik espazio publikora ateraz.

Azaroak 10, asteartea eta 11, asteazkena, 17:30etik 20:30era
Basozelai Gizarte Etxean (Basauri)
Prezioa: Dohainik
(gazteleraz) (Izena eman behar da, plazak mugatuak dira)
Izen-ematea: 944263769 o ekologia@sagarrak.org
Jarduera hau Setem Hego Haizearekin batera antolatzen da.

Prestakuntza-emailea:Eva Balmisa (Eva Ruiz Martínez) subjektu garaikidearen osaerei erantzuna eman eta horiek sakon aztertu nahi duten obra eta proiektuak garatzen dituen artista da: batetik, osaera sozial kolektiboa, gorputzarekin, espazio publikoarekin edo feminismoekin egindako lanak; eta bestetik, banakako osaera, dokumentu subjektibo, bidai koaderno eta eguneroko bizitzaren detaile txiki gisa. Kolektiboan sortzen dituen lanak ezin dira aurrera eraman beste pertsonen inplikazio eta parte-hartze zuzenik gabe, artistak edo jarduera zuzendutako pertsonak izan.

Animatu eta parte hartu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia