EKINTZEN AGENDA

Kontsumo-foroa: zer da Merkatu Soziala? Nork osatzen du Merkatu Soziala? Nola funtzionatzen du?

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe, REAS Euskadi,ZarenSare-Enredando
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 22/10/2020 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:15
KOKAPENA Marienea - Casa de las Mujeres, Basauri

Badago ekonomia kudeatzeko beste modu bat, aldarrikatzen duena ekonomia, bere alderdi guztietan (produkzioa, banaketa, merkataritza, kontsumoa eta finantziazioa), xede bat baino, bitarteko bat dela; norbanakoen eta komunitatearen garapenerako bitarteko bat, hain zuzen ere.

Bada, kontsumo-foro berri hau antolatu dugu ezagutarazteko ikuspuntu hori zertan datzan, nola funtzionatzen duen eta zein erakundek osatzen duten merkatu hori.

Blanca Boix REAS Euskadiren ordezkaria izango dugu hizlari. Ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundeek, kontsumitzaileekin batera, ondasun eta zerbitzuak produzitu, banatu eta kontsumitzeko eraikitako sarea aurkeztuko digu.

Ez hutsik egin! Zatozte!

Gogoan izan edukiera mugatua dela eta izena eman behar duzuela urriaren 21a baino lehenago, 944263769 telefono-zenbakian edo ekologia@sagarrak.org helbide elektronikoan.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia