EKINTZEN AGENDA

Paseo gidatua Nerbioi ibaiertzetik: Basauriko ibaiertzeko basoa #basaurikoarbolak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 05/07/2020 - 10:30 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA exterior del edificio de EPA (Educación Permanente de Adultos) detrás del Social Antzokia

Basaurin, Nerbioi ibaiertzetik paseo berezi bat egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Ibilbidean zehar, ibaiertzeko basoaren ezaugarriak ezagutuko ditugu. Batez ere, zuhaixkek eta zuhaitz hostoerorkorreko arbolek osatzen dute ekosistema hori: ibaiari paralelo lerrokatzen dira, beren ur-beharrizanen eta ibaiaren ur-goraldiak jasateko duten gaitasunaren arabera.

Ibaiertzeko basoek inpaktu eta aldaketa ugari jasan dituzte urteetan zehar, gizakion eragina dela eta. Bestalde, bertako lurra oso emankorra denez, aspaldi du gizakiak eremu horiek okupatu dituela.

Proposatzen dizuegun oinezko ibilbidea oso erraza da, aldi baterako mugikortasun-zailtasunik ez duen edonork arazo gabe egiteko modukoa. Bisita gidatua HHEko (Helduen Hezkuntza) eraikinaren kanpoaldetik abiatuko da —Social Antzoki atzean dago—. Txanda bi egongo dira: gaztelaniazko taldearentzat, 10:30-12:00; eta euskarazko taldearentzat, 12:00-13:30. Izena eman behar da, hemen: ekologia@sagarrak.org edo 645705118 zenbakian. Azken eguna: uztailak 3.

Bazatoz gurekin? Zain gauzkazu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia