EKINTZEN AGENDA

Km 0 poltsak.Ekoizpen artistikoa,bertakoa,jasangaria.Zatoz eta ezagutu tailerra.Basauriko Kontsumo Arduratsuaren Kanpainaren 10. Edizioa

ANTOLATZAILEA Sagarrak -Ekologistak Martxan - Dorretxe ZarenSare
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 27/11/2019 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA G&O, León,10 bajo 2.

Ekoitziak izan diren tokitik saltokiraino eta handik gure etxeraino milaka kilometro egiten dituzten produktuei kontrajarriak ditugu «0 kilometro» edo «hurbileko» produktuak. Bigarren horien ezaugarri nagusia (ez bakarra, ordea) da aintzat hartzen dutela ekoizteko tokitik, hau da, jatorritik, kontsumitzeko tokirainoko distantzia.

Oraingo honetan, ezaugarri horiek dituen tokiko produktu bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Gregorio Oliveros Basaurin jaio zen (Bizkaia), duela ia 30 urte, eta, lanean hasi zenetik, argi izan du kalitatezko materialak erabiliko zituela eta soiltasunetik jardungo zuela, modari uko egin gabe.

Horrela, bada, artisauaren poltsa eta gerrikoak tailerrean ekoizten dira erabat: hasierako ideiatik fabrikazioraino; diseinutik azken ukituetaraino. Guztiz gurea den moda. Basaurin egina, mundu guztiarentzat.

Zatoz, bada, tailerra ikustera eta protagonistak ezagutzera.

Animatu eta parte hartu!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia