EKINTZEN AGENDA

7. kontsumo-foroa.Mugikortasun partekatu jasangarria: zelan mugitzen gara?

ANTOLATZAILEA Sagarrak - Ekologistak Martxan,Dorretxe
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 24/09/2019 - 19h h.
IRAUPENA 1:15h
KOKAPENA Bentako plaza, Basauri

Gu guztion erronka da elkarrekin mugikortasun-eredu berri bat
eraikitzea eta orain arteko egoera iraultzea. Hamarkadetan zehar,autoak izan dira jaun eta jabe: haiei eman diegu gure espazio publikoa. Orain, berriz, espazio hori berreskuratzea tokatzen zaigu.

Garestiegia da erosotasunaren prezioa: ezin dugu pagatu.
«Amatatu motorra, piztu osasuna» lelopean, aztertuko dugu ea zelan murriztu mugikortasun motorduna; ikertuko ditugu garraio publikoa eta bizikleta (aliatu handi hori), eta ibilgailu pribatuak erabiltzeko beste modu batzuk ezagutuko ditugu, alokairuaren formula klasikoaz harago ibilgailua jabetzan izatea eskatzen ez dutenak.

Gainera, Ibillkari CarSharing Elkartearen jardueraren berri jasoko dugu (mugikortasun arduratsu eta jasangarria bultzatzen duten jarduketak sustatzeko eta horien zabalkundea egiteko lan egiten dute).

Hitzordua, irailaren 24an (asteartea), 19:00etan, 20:15ean, Bentako plazan (Basauri).

Gidariak:
Jose Fran Cid (mugikortasun teknikaria)
Iker Maguregi (Ibilkari Car Sharing Euskadi)

Animatu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia