EKINTZEN AGENDA

irailaren 27an,Klimaren aldeko Mundu Greba !!

ANTOLATZAILEA Plataforma ALIANZA EMERGENCIA CLIMÁTICA
LAN ILDOA Hondakinak
DATA ETA ORDUA 27/09/2019 - 19:00 h.
IRAUPENA
KOKAPENA Bilbao

300 antolakunde baino gehiagok bat egiten du Klimaren aldeko Mundu mailako Grebarekin.
Klimaren aldeko mundu grebaren deialdiak 300 antolakunde baino gehiagoren babesa lortu du. Antolakunde hauek guztiek etorkizunaren, planeta bizi baten eta mundu justu baten defentsarako manifestua sinatu dute.
Manifestua sinatu duten antolakundeek, klima larrialdia berehala deklaratua izan dadin eta negutegi efektuko gasen isurketa netoak zerora ahalik eta azkarren jaisteko neurri zehatzak hartu daitezen eskatzen dute.300 antolakundek baino gehiagok beraien babesa adierazi dute irailaren 27an izanen den Klimaren aldeko Mundu Grebari.
Hiri eta herri ugarietan hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira datorren irailaren 27an Mundu mailako Klimaren aldeko grebari babesa emateko. Data klimaren aldeko mobilizazioen markoan ematen da eta Fridays For Future mugimenduak deitutako irailaren 20tik 27ra arteko ekintza astearen barnean.
Gizateriak inoizko erronka handienetako bati aurre egin behar dio, larrialdi klimatikoari. Krisi hau ekoizpen eredu extraktibista baten ondorio zuzena da, eredu hau erregai fosilen erabileran eta kontsumo globalizatuan oinarriturik dago eta gure biziraupena zein beste espezie askorena ere arriskuan jartzen du. Gainera, eredu honek modu bidegabean bereziki munduko populazio txiro eta zaurgarrienei gogorrago eragiten die.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia