EKINTZEN AGENDA

Ibilaldi gidatua: Txinguditik Hendaiara.Ibilaldia Bidasoako estuariora eta Lapurdiko kostaldera Mugako naturgunea.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 07/04/2019 - 8:30 h.
IRAUPENA todo el día
KOKAPENA Txingudi-Hendaia

Gizartearentzat balio handikoa, ingurumenaren eta historiaren ikuspuntutik.

Bidasoa ibaia itsasoratzen den tokian badia dago, Irun, Hondarribia eta Hendaiatik hurbil. Giza presentzia handia bada ere, garrantzi handiko txokoak daude bertam, oraindik ere. Izan ere, padura haietan dago euskal kostaldeko hegaztien kontzentrazio handiena: itsasoaren eta Pirinioen arteko gune estrategiko hartan gelditzen dira, migrazioa eta negu-pasa egitera doazenean.

Lehenengo eta behin, Plaiaundi Ekologia Parkera joango gara. Bidasoa ibaiaren eta Jaizubiako errekastoaren artean dago, Txingudiko Badiarako ikuspegiarekin, Irungo herriguneari lotuta. Padurak, estuarioa eta interpretazio-zentroa bisitatuko ditugu. Gizakiok paduran izandako esku-hartze batzuk ikusiko ditugu, eta berreskuratutako ekosistema batzuk ere bai.
Gero, Behobiatik Pausura joango gara. Bidasoaren erdiko zatia ikusiko dugu: zelan aldatu diren bazterrak, mugaren historia, antzinako zubiak eta zubi berriak… Eta, amaitzeko, Lapurdiko kostaldera hurbilduko gara. Itsaslabarrak eta, batez ere, ondo kontserbatutako landak ikusiko ditugu. Hendaian, Asporottipitik pasako gara, eta Abbadia Gaztelutik. Belardiak, hostozabal basoak eta, amaieran, Hendaiako hondartza handia ikusiko dugu, bere bi irlatzarrekin: «bikiak».

08:00 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo). Irteera: 08:30 Arizko autobus geltokia (Basauri).
Aurreikusi dugu 20:00ak aldera helduko garela Bilbora, eta 20:30ak aldera Basaurira.

Egun osoko irteera izango da. Gomendatzen dizuegu mendirako oinetakoak, aldatzekoak, janaria, ura, eta arropa egokia eramatea (eguraldiaren araberakoa).

Irteeraren prezioa: 15 €, helduak; eta 8 €, haurrak.
Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: 3035 0068 01 0681126228 (Laboral Kutxa).

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopurua mugatua da.
Izena emateko azken eguna: apirilak 4.

Zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia