EKINTZEN AGENDA

13. Ekozinemaldi 2019.Zor ekologikoari buruzko zinemaldia. Ekozinemaldiaren 13. edizioan hegoaldeko ahots bat izango dugu. Planetak pairatzen duen ingurumen krisia baliabide naturalen predatzailea eta ezberdintasunen sortzailea den ekoizpen-, truke- eta

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 11/03/2019 - h.
IRAUPENA 10 dias
KOKAPENA Basauri y 12 pueblos y ciudades de Euskal Herria

Planetak pairatzen duen ingurumen krisia baliabide naturalen predatzailea eta ezberdintasunen sortzailea den ekoizpen-, truke- eta kontsumo-eredu globalizatuaren emaitza da. Lehiakortasuna, indibidualismo eta amaigabeko kontsumismoan oinarrituriko eredua. Horren adierazgarri dira Amazoniako milioika hektareatako ustiapen baimenak, energia eta mea baliabideetara heltzeko Venezuelan garatu daitekeen kontu-hartze militarra, Brasilen meatzaritza arduragabeagatik gertaturiko beste hondamendi bat, Kolonbiako urtegirik handienaren proiektuak sorturiko lekualdatzeak eta pobrezia Cauca ibaian ingurugiro hondamendia izateko zorian jarriz, edota Laos, Kenya, Afganistan eta Birmanian aurreko urtean izandako hondamendiak.

Honi batu behar zaio erauzketaren aurrerakadari paraleloki doan errepresioaren fenomenoa, irabazi ekonomiko handiagoen eta berme gutxiagokoen kasuan, proiektu horien aurka dabiltzan aktibisten erailketak jazoz. 2018an 321 aktibistaren erailketak zenbatu dira, %75 ingurumenaren defendatzaileak izanik.

Gertu zein urrun izan arren, planetari eragiten dioten arazoak begirada global batez ezagutzeko, inspiratzeko eta elkartasuna adierazteko asmoarekin, Ekozinemaldiaren 13. edizioa dugu laster. Ekologistak Martxan eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza/Ingeniería sin Fronteras (MGI-ISF) eta Sagarrak erakundeekin, beste eragile batzuekin elkarlanean, antolaturiko zor ekologikoa eta zine festibala, Euskal Herriko 13 herri eta hirietan burutuko da, martxoaren 20etik 31ra.

Laister Basauriko egitaragua, bitartean:

http://ekozinemaldia.blogspot.com/2019/02/blog-post.html

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia