EKINTZEN AGENDA

Emanaldia: En el mismo barco (jatorrizko bertsioa, azpitituluekin). Kontsumo Arduratsua eta Eraldatzailerako Kanpaina 2018.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 15/11/2018 - 20:00-22:00h h.
IRAUPENA 72´
KOKAPENA Social Antzokia Basauri

Aberastasunarekin batera, berdintasunik eza ere hazi egin den mundu honen egoeraren iruzkina egiten du In the same boat filmak. Itsasontzi honi buruz ari da izenburua. Gure zibilizazioaren metafora gisa aurkezten da, aurrean aukera paregabea duena, hain zuzen ere: aurrerapen teknologikoak gakoa izan daitezke mundu hobe eta bidezkoagoa lortzeko; baina, administratzen ikasi ezean, itsasontziaren lema zuzendu ezean, etorkizuna arriskuan egon liteke.

Diru-sarreren bermerako errenta edota lan-banaketa bezalako gaur egungo kontuak aztertzen ditu dokumentuak, bai zenbait pentsalari, filosofo eta ekonomialariren testigantzaren bitartez (Zygmunt Bauman, Serge Latouche, José Mújica, Mariana Mazzucato, eta abar), bai kaleko jendearen iritzien bitartez.

Dagoeneko ez dabilen, aintzinako oinarrietan kolokan dagoen sistema identifikatzeko gakoak ematen ditu. Eta erakusten du posible dela paradigma berria eraikitzea, teknologiaren eskutik eta diru-sarreren bermerako errenta unibertsalean oinarrituta.

Animatu eta zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia