EKINTZEN AGENDA

Basauriko Kontsumo Arduratsuaren Kanpainaren 9. Kontsumorik onena, plastikorik gabekoa Erabili eta botatzeko plastikozko objektuak masiboki erabiltzearen aurka gaude.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 09/11/2018 - h.
IRAUPENA Noviembre
KOKAPENA Basauri
DESCARGAS 154176534118-11-08-programa-cartel-general-campaa-2018curvas.pdf

Basauriko Kontsumo Arduratsuaren Kanpainaren 9. edizioan, modu kontzientean, arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzeak duen garrantzia mahaigaineratuko dugu, berriro ere —hori baita bidea planetaren eta norbanakoon osasuna zaintzeko—. Zehazkiago, hondakin plastikoek ingurumenari eragindako arazo larriei erreparatuko diegu, agerian utziz behar-beharrezkoa dela erabili eta botatzeko ontziak gutxitzea (kontsumoan eragiten duten faktoreetako bat dira aipatutako ontziok). Ezinbestekotzat jotzen dugu administrazioek eta herritarrok kontsumo-eredu berria sustatzea.

Egitaraua 2018:

Azaroak 10.
- 12:00etatik 15:00etara, izena eman duten Basauriko establezimenduetan:
Basauriko Pintxo Ekologikoen Txapelketa, 1. edizioa. Sasoiko eta tokiko lehengai ekologikoekin prestatutako pintxoak.
Azaroak 14.
- 19:00etan, Arizko Dorretxean, Basaurin:
Aurkezpena: Kontsumo-eredua aldatzen! Hango eta hemengo kontsumoa saretzen, Zarensare. Eta, Basaurin? Zelan kontsumitzen dugu?
Azaroak 15.
- 20:00etan eta 22:00etan, Social Antzokian, Basaurin:
Emanaldia: En el mismo barco (jatorrizko bertsioa, azpitituluekin). 4,50 €.
Azaroak 17.
- 16:00etatik 20:00etara, Solobarria plazan, Basaurin:
Truke Azoka, 9. Edizioa. Liburuak, diskoak, arropa, jostailuak trukatuko ditugu, eta jakintza, ideak, bizipenak, errezetak…
- 20:00etatik 21:00etara, Solobarria plazan, Basaurin:
Puro Luegoren kontzertua. Zarensare-Enredando sarearen baitan Indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko hartu-emanei buruz egindako hausnarketetan oinarritutako kantak estreinatuko dituzte.
Azaroak 18.
- 11:00etatik 14:30era, Solobarria plazan, Basaurin:
Ekoazoka, 9. edizioa. Sasoiko produktuak eta barazki freskoak, birziklatzea, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, ekonomia sozial solidarioa, zaintzak, eta, batez ere, garai hauetan hain beharrezkoa dugun ingurumena ekarri nahi ditu Ekoazokak eskualdera.

Azaroak 21.
- 19:00etatik 20:15era, Marienean, Basaurin:
Kontsumo arduratsuari buruzko 1. topaketak: Zer egin dezakegu plastikorik gabe bizitzeko?

Anima zaitez!

Egitaragua osoa

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia