EKINTZEN AGENDA

HITZALDIA:BASAURIN 30 km/h, urtebetez.Gogoetak eta proposamenak.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 25/02/2016 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Casa Torre de Ariz
AURKEZLEA/K Sagarrak
AURKEZLEA/K José Fran Cid (Técnico de movilidad)

Urtebete du Basaurin 30 km/h-ko abiadura muga ezarri zela. Baina... zergatik 30 km/h? Jaramon egin behar al diegu seinale horiei, ala paso egin ahal dugu, orain arte egin bezalaxe? Berriro ere, gaia ezaguna da mugikortasunean adituak direnentzat, baina herritarrok ez dugu honen berri, inork ez digulako azaldu.
Abiadura 30 km/h-ra gutxitu da trafikoa baretzeko, oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta kale arazotsuetan modu arriskutsuan ez zirkulatzeko, besteak beste. Gainera, muga hori eredugarria ere izan daiteke: frogatuta dago abiadura horretan kutsadura akustikoa eta atmosferikoa txikiagoa dela, istripua gertatzen bada kalte gutxiago eragiten direla, eta trafikoa bareago ibiltzeak sustatu egiten duela herritarrak oinez eta bizikletaz ibiltzea.
Eta garrantzitsuena da 30 km/h-ko abiadurak gidarien jarrera-aldaketa bultzatzen duela: bide-segurtasuna hobetzeko jarrera aktiboagoa izaten laguntzen die, balazta gehiago zapalduta ez bada ere. Halaxe da, ez?
Hitzaldi honetan azalduko dugu neurri hau zertara datorren, eta zein xede dituen. Neurriari buruzko hausnarketa egingo dugu, eta proposamenak egingo ditugu muga hori ulertu eta errespetatzeko. Izan ere, 30 km/h-ko abiadurak onurak dakarzkie herritar guztiei: auto-gidariei, motor-gidariei, autobusean doazenei, txirrindulariei eta oinezkoei.
Lagundu gaitzazue gure udalerria atseginago egiten.

Zuen zain gaude.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia