EKINTZEN AGENDA

Sare kooperatiboak ehunduz ekonomia hutsetik haratago.Emakumeen topaketa.

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 22/05/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Teteria NAILUA, Araba kalea, Basauri

KONTSUMO ARDURATSUA ETA ERALDATZAILEA 2018 kanpainaren barruko solasaldia da hauxe. Kanpaina hori urtero antolatzen dugu Dorretxe elkarte ekologistak eta Sagarrak-Basauriko Ekologistak Martxanek, honako hauen laguntzarekin: Emakumeak Aniztasunean, Hemengo eta Hango Emakumeen Elkartea, Zarensare-EnRedandonos sarearen parte garen herriko elkarteok, eta abar.

Eraldaketa soziala bultzatu nahi dugun sare bat gara ZarenSare-EnRedando. Hori lortzeko, kontzientzia aldaketa eta jardunbide eraldatzaileak erabili nahi ditugu, justizia soziala eta zuzentasuna ardatz dituen ikuspuntu feminista batetik. Eremu lokalean eta nazioartean ekoizpen, banaketa eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea bultzatu nahi dugu, eredu ekonomiko, eredu politiko eta eredu soziokultural dominantea (heteropatriarkala eta indibidualista) zalantzan jarriz.
Testuinguru horretatik abiatuta, Hego eta Iparreko emakumeen topaketa bat proposatu nahi dugu maiatzaren 22rako. Horretarako, Chiapaseko (Mexiko) bi emakume eta Euskal Herriko landa-eremuko bi emakume (Etxaldeko emakumeak) izango ditugu. Emakume ekoizleak, emakume ehuleak, beren produktu eta zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko enpresa-eredu kooperatiboa aukeratu dutenak. Emakume indigenak, emakume baserritarrak, beren jarduteko moduarekin gizartea eraldatzeko gure helburuari itxaropena ematen diotenak. Tertulia honetan elkarte hauetako emakumeek lagunduko diegu: Sagarrak, Emakumeak Aniztasunean, Hemengo eta Hango Emakumeak eta Setem.
Emakume hauek eredu kooperatiboaren alde egin dute, ikasteko, elkartzeko eta emakumeekin loturak sendotzeko gune moduan ikusten dutelako eredu kooperatiboa, eta kooperazioan oinarritutako harremanak josten dituelako, eta ez konpetentzian oinarrituak. Eredu tradizional eta patriarkalei ihes egin nahi diete, erdigunea bizitzan jarriz, erdigunea ondo bizitzean jarriz.

Entzun nahi badiezu, zeure buruari entzun nahi badiozu, pertsonekin atseginago izango den etorkizuna eraikitzeko zeure alea jarri nahi baduzu… Etor zaitez!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia