EKINTZEN AGENDA

JARDUERA MARTXOAREN 6RA ATZERATU DUGU, EGURALDI TXARRA DELA-ETA. BERTAKO ZUHAITZAK LANDATZEA BERRIA MALMASINEN.

ANTOLATZAILEA SAGARRAK -EKOLOGISTAK MARTXAN
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 13/03/2016 - 9.30 h.
IRAUPENA 4 horas
KOKAPENA Vivero Iruaretxeta, Basauri, Bizkaia

Sagarrak Ingurumeneko Boluntarioen Sarea taldeek borondatezko ingurumen-lanaren jardunaldi berri bat egingo dugu Malmasin mendiaren hegalean, Basauriko Iruaretxeta parketik hurbil. (Basozelaiko antzinako tiro-eremua).
Hariztietan ematen diren landareak, zuhaitz eta zuhaixkak, landatuko ditugu, eta erabiliko ditugun landareak Iruaretxetan daukagun bertako landarediaren haztegian erein eta hazitakoak dira.
Gure basoak birsortzen lagundu nahi diguzuen guztioi, borondatezkoa den jarduera honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Jarduera hau erraza da, eta adin guztietako pertsonak parte har dezakete.
Bai Sagarrak elkarteak bai gure Boluntarioen Sareak gure ondare naturala hobetu eta birsortzeko ekintzak egin nahi ditugu, baina horretarako beti, guztiz ekologikoak diren irizpideei jarraituz, eta hori horrela, eremu horretan bertakoak diren izaki bizidunak indartu daitezen ahalegintzen gara, Bizkaiko bio-aniztasunaren azken babeslekuetan daudenetatik hasita.
Oharrak:* Jarduera goizez bakarrik izango da (14,00ak arte gutxi gora-behera).
* Mendiko botak eta eguraldiaren araberako arropa egokia eramatea
gomendatzen dugu.
* Nahiz eta ez den beharrezkoa izena ematea, eskertuko genizueke
baldin eta etortzekoak bazarete abisua ematea, modu horretan,
jarduera hobeto antolatuko baikenuke.
Jardun ezazu elkarlanean gurekin, gure basoak birsortzen.
Etor zaitezte!!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia