URTEURRENA

img

33 URTEREN BURUAN, HEMEN GAUDE!

33 urte! Bidaia luzea, zenbait mugarri eta zenbait geltoki… Batzuk igo dira eta beste batzuk jaitsi, baina trena aurrera doa…

80ko hamarkada zoroan jaio zen gure elkartea. Hasieran naturista izendatu genuen geure burua, osasun eta elikadura naturala zirelako gure ardura nagusiak. Beranduago, ekologista gisa definitu genuen geure burua, hori baitzen gure lana hoberen deskribatzen zuena. Gaur egun hainbat gai jorratzen ditugu, adibidez: mugikortasuna eta garraio jasangarria, kutsadura, birzkiklatzea, osasuna, elikadura, kontsumoa, bertoko baso naturalak lehengoratzea eta ekologia soziala.

Ibilbide luze horretan, beste talde batzuekin egin dugu topo: ERREKA (Bizkaiko Koordinadora Ekologista), CAME (mugimendu ekologistaren asanblada-koordinadora)... Gaur egun, Ekologistak Martxan taldean gaude.

68an haurrak ginen, baina arnastu genuen sasoi hartako aire freskoa. Mundua aldatzeko gai izango ginela pentsatu genuen, beste askok bezala. Munduak, baina, gurpil zoroan murgilduta jarraitzen du. Eta hemen gaude, hogeita hamar urte eta gero, zutik. Beste hainbat talde alternatibok bezalaxe, sinetsita gaude posible dela beste mundu bat edukitzea, eta horren alde ari gara.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek