ALBISTEAK

  • 04 Aza, 2016

    Honako hauek aurkeztuko dira: KONTSUMO ARDURATSU ETA ERALDATZAILEAREN ALDEKO KANPAINA 2016 eta jardueren programa, azaroaren 9tik 29ra, Basaurin

    Posible al dugu bizi garen mundua eraldatzea, gure ohitura pertsonaletan eragin gabe? KONTSUMO KONTZIENTE ETA ERALDATZAILEA izenekoa behar-beharrezko kontzeptutzat jotzen dugu geure ohiturak aldatzeko eta, bide horretatik, benetako beharrizanak agerian uzteko.

    Hausnarketarako abiapuntu horretatik aurkezten dugu 2016ko KONTSUMO ARDURATSU ETA ERALDATZAILEAren kanpaina, eta hari dagokion egitaraua.

    Gaur egun, asko hitz egiten da ingurumena eta berdintasun soziala sustatuko dituen merkatuari buruz. Azken hamarkadetan, kontsumo-gizarte gisa finkatu da gurea, eta gizarte mota horrek ingurumen-inpaktua esponentzialki biderkatzen duen garapen-ereduari jarraitu dio bere beharrizanak asetzeko.

    Produktu ekologikoak? Gutxi kontsumitu? Zergatik erosi hurbileko dendetan? Bidezko merkataritzan erosi? Ez zorpetu? Kontsumo kontzienteak aldarrikatzen du ahalik eta gutxien kontsumitu dadila; eta, kontsumitzen den hori, jasangarritasunetik eta berdintasunetik sortua izan dadila. Gaur egungo patroien arabera, ia-ia 3,5 aldiz gure lurraldea behar dugu kontsumitzen ditugun natur-baliabideak ekoizteko.
    Pertsonok, eta gure bizimoduak, gauza asko islatzen ditugu: mundua nola ikusten dugun, bizitzako kontuak zelan baloratzen ditugun… Finean, kontsumo-eredua aldatzeak hori ere aldatzea dakar.

    Trabetako bat zera da: gure egunerokoan, gauzak erraztea bilatzen dugula, eta, sarri, askoz zailagoa egiten zaigula merkataritza arduratsuagoa bilatzea. Gero eta gehiago dira arduraz kontsumitzen dutenak, inolako mugimendu edo kanpainatan parte hartu gabe ere. Beraz, norbanakoon ekintzak balio handia dauka. Eta garrantzitsua da informazioa izatea, aukeratu ahal izateko.

    Aipatutako guztiari buruzko informazioa emateko, zenbait jarduera antolatu ditugu azaroan zehar:

    • Azaroaren 9an (asteazkena), 19:00etan, Arizko Dorretxean, Vía Campesinako eta EHNEko Unai Arangurenekin hitz egingo dugu.
    «Elikadura-eredua krisian: alternatibak sortzea askeago izateko,
    eta geure osasuna zein ingurumena zaintzeko» (gaztelaniaz).

    • Azaroaren 10ean (osteguna), 19:00ak eta 22:00ak bitartean,4€, Sozial Antzokian, .
    «MAÑANA» filma proiektatuko dugu.
    «Optimismo zipristin bat: erabat inspiratzailea». PREMIÈRE.

    Azaroaren 17an (osteguna), 19:00etan, Arizko Dorretxean, Kistiñe García etorriko zaigu. Ecologistas en Acción erakundeak abiarazitako «Libres de contaminantes hormonales» kanpainaren komunikazio arduraduna da, eta kutsatzaile horiei buruz hitz egingo digu
    «Zer dakizu kutsatzaile hormonalei buruz?» (gaztelaniaz).

    Azaroaren 18an (ostirala), 21:30etan, Basauriko Nailua tetegian, Eduardo Galeanoren «Me caí del mundo y no sé cómo se entrar…» testuaren irakurmen interpretatua. Interpretazioa, Los Lunes Lectura taldeko Carmen Pardok egingo du. Jarraian, Sergio Cifuentes «Cifu» gitarrista eta musikagile valentziarraren emanaldia, non La otra acera de la luna diskoaren kantak aurkeztuko dizkigun. Sarrera doakoa izango da, eta garagardo artisaua eta pintxo ekologikoa dastatu ahal izango ditugu.

    Azaroak 21 (astelehena), 19:00etan, Marienean, honako ikerlan hau aurkeztea:
    «Indarkeria kontsumitzen al dugu?» (gaztelaniaz).
    Setem Hego Haizeren prozesu kolektibo baten parte da lana: jakintza sortzeko xedez, kontsumo arduratsua lantzen duten eta feminismoaren alorreko elarteen arteko ikasketa prozesua izan da abiapuntua.

    Azaroaren 26an (larunbata), 21:00etan, Solobarria plazan, 7. Trukeazoka.
    «Gauzak trukatu, gauzak aldatu».
    Zelan har dezaket parte? Eskatu mahaia. Egoera onean egon arren, jada erabiltzen ez dituzun gauza horiek eraman eta, azokaren egunean, jarri mahai gainean. Begiratu bat eman besteek ekarritakoei. Zerbaitetan interesik baduzu, hitz egin hori opatzen duenarekin. Nahi beste gauza trukatu ditzakezu, nahi beste pertsonekin. Izan zaitez puntuala: trukeak errazago egingo dituzu. Ezin duzu dirurik erabili, inolaz ere. Zenbait tailer egongo dira, goizean eta arratsaldean zehar.

    Azaroaren 27an (igandea), 11:00etatik 14:30era, Solobarria plazan, 7. Ekoazoka.

    Ekoazokan saiatuko gara ondasunak eta produktuak kontsumitzeko beste modu batzuk ikusarazten: ekologiaren, gardentasunaren eta jasangarritasunaren irizpideen araberako kontsumoa jorratuko dugu. Produktu ekologikoen eskaintza urrunago doa: produktuaren kalitatea hobetzea bilatzen du, eta elikadura moldeak, kontsumitzailearen osasuna eta ingurumenaren ongizatea berreskuratzea. Azokan zehar, gaiari buruzko zenbait tailer egongo dira, elikadura ekologikoari eta kontsumo jasangarriari buruz, bidezko merkataritzari buruz eta tokian tokiko ekoizpen jasangarriari buruz. Haurrak dira, izan ere, horren guztiaren interesdun nagusiak eta, beraz, ezinbestekotzat jotzen dugu oinarri sendoak finkatzea, ohitura egokiak ikas ditzaten. Eta, ohikoa den gisa, ferian parte hartu dutenei eskerrak emateko, produktu ekologikoen otzara zozkatuko dugu.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek