ALBISTEAK

  • 23 Urr, 2016

    «Eraman / ekarri edukiontzi organikoa zure auzora»,«Bihurtu hondakin organikoak ongarri » .

    Kanpaina bat abiarazten dugu, eskatzeko hondakin organikoak jasotzeko bosgarren edukiontzia Basauri udalerri osora hedatu dadila. Urriaren 23an (igandea) ekingo diogu kanpainari Pozokoetxen, eguerdiko 12:00etan: ekintza ikusgarri eta sinbolikoa egingo dugu auzoan. Gonbidatuta zaudete. 12:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxean. Basozelain hasi da kanpaina jada, aste honetan, eta bertako auzokideen elkarteen babesa jaso du. Hona hemen aukeratutako leloak: «ERAMAN/EKARRI EDUKIONTZI ORGANIKOA ZURE AUZORA» «BIHURTU HONDAKIN ORGANIKOAK ONGARRI» Asmoa da auzotarrei kontzientzia harraraztea zaborretik hondakin organikoak bereizteak duen garrantziaz, eta, bide batez, hondakin organiko horiek jasotzeko edukiontzia auzoan jartzeko eskatzea. Pozokoetxen (2013tik) eta San Migelen (2015eko maiatzetik) aukera dute jada hondakin organikoak bereizi eta birziklatzeko. 700 familiak baino gehiagok hartzen dute parte ekimen honetan (hau da, 2.756 familien kopuru osoaren % 25). Gaikako bilketa hau abiatu zutenetik, 120 tona (120.000 kg) hondakin organiko baino gehiago jaso dira. Jakien hondakin begetalek osatzen dute gure zaborraren pisuaren % 40, eta, bereiz tratatu ezean, erraustegian amaitzen dute. Guztiz beharrezkoa da dinamika kutsatzaile horrekin haustea: hondakin organikoak bereizi, tratatu eta ongarri organiko (konpost) bihurtu behar dira.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek