ALBISTEAK

  • 22 Ira, 2016

    Uribarrin parking berririk ez!

    Uribarriko bizilagun talde batek eta Sagarrak- Ekologistak Martxan taldeak Udalak, Uribarri auzoan, eraiki nahi duen aparkaleku berri baten kontra bildutako lehenengo sinadurak batu eta Udal erregistroan sartu dituzte.

    Behean sinatzen dugun basauriarrok Uribarri auzoan bilduta, Udalak aparkaleku berri bat eraiki nahi duen parkean, proiektu horren kontra gaudela adierazi nahi dugu.
    Gaur egungo parkea suntsitzeaz gain aparkaleku berriak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Are gehiago, kotxe gehiago erakarriko ditu auzora trafikoa haundituz, zarata eta aire kutsadura areagotuz.
    Aparkaleku berriak behar izatekotan herrigunetik kanpo kokatu beharko lirateke. Ezin da onartu, inolaz ere, herri barnera ekarri eta gune berde eta publiko bat suntsitzea kotxeak aparkatzeko.
    Gaur, hilak 14, Udalak gure iritzia ezagutu eta kontuan har dezan proiektu horren kontra sinadurak biltzeari ekingo diogu.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek