ALBISTEAK

  • 15 Ira, 2016

    Uribarriko auzokideok aparkalekuaren kontra

    Herenegun, arratsaldez, Uribarri auzoko 100 en bat lagun elkartu ziren Udalak aparkaleku berri bat eraiki nahi duen parkean. Gehienok, hilaren hasieran, auzoko atarietan Udalak jarritako komunikazio baten bitartez horren berri izan zuten. Uztekabez harrapatutako auzokideak haserre bizian agertu ziren parkean informazio eske eta zer egin ahal zen elkarri galdetuz.Sinadura bilketa arina egin beharko zen gure ahotsa entzun dezaten.Dinamika bizian auzokide batek folio bila joan zen eta sinadura bilketari ekin genion bertan bildutakoen artean. Bihartik aurrera sinadura orriak zabalduko dira auzokiden artean eta hurrengo astean, batu ondoren, Udalaren erregistroan sartuko dira.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek