"La voz del invernadero "dokumentala Santiago Donaire fotokazetariaren filma da, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin ekoitzia. Dokumentalak biktimek lehen pertsonan kontatua, langile etorkinen lan-esplotazioan oinarritutako nekazaritza-eredu intentsibo horrek dakarren eragin sozial, sanitario eta era guztietakoaz errealitate gordina erakusten du.
"Negutegiaren ahotsa" kanpaina ekologistaren parte da, "Elikagaien benetako prezioa: agroindustriaren aurpegi ezkutua". Almeria, Murtzia, Malaga eta Huelvako esperientzia zehatzetatik abiatuta, agerian uzten du gure inguruetan nagusi den nekazaritza industrialaren atzean ezkutatzen den arazoa. Kanpaina honek arazo hori nazioarteko nekazaritza-azoketan aurkeztu du, hala nola Berlinen eta baita ere Europako Parlamentuan.
Informazio gehiago: https://futurosintoxicos.org/