ALBISTEAK

  • 05 Abe, 2024

    Ondorioak: Arartekoraren herritarren foroa. hiri-mugikortasuna jasangarria

    "Ondorioz, Arartekoak mugikortasun jasangarriari buruz antolatu duen herritarren foroari behar-beharrezkoa iruditzen zaio hiriak hiri-mugikortasuneko eredu inklusiboago, irisgarriago eta ingurumenarekiko errespetuzkoago baterantz bideratzea.

    Partaideen ustez, paradigma-aldaketa horrek motordun ibilgailu pribatuaren mendekotasuna murriztea, mugikortasun aktiboa eta garraio publikoa sustatzea, eta hiri-plangintzan herritarren partaidetza bermatzea izan behar du xede.

    Politika integralak aplikatuta eta administrazio publikoen eta herritarren lankidetzarako bide eraginkorrak ezarrita (mugikortasuneko subjektu desberdinen presentzia eta kolektibo zaurgarrien ordezkaritza bermatuz) soilik lortuko da etorkizunean hiri osasuntsuagoak eta jasangarriagoak lortzea pertsona guztientzat."


    + info:

    Arartekoaren albisterako esteka

    Fitxategia deskargatu

AZKEN ALBISTEAK
SAGARRAK AGENDA

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek