ALBISTEAK

  • 19 Urt, 2016

    Bertoko basoa leheneratzeko lana Oiz mendian

    Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak Eko Oiz elkartearekin batera bertoko basoa berreskuratzeko lanari ekin dio Oiz mendian. Laurogei ta hamarren bat lagun elkartu ziren, pasa den igandean, Oiz mendian bertoko zuhaitz eta zuhaizkak landatzeko. Hurbildutako lagunak gogotsu aritu ziren landatze lanetan. Ariztiarekin lotutako espeziak landatu izan ziren ( aritzak, elorri zuriak eta beltzak, astigar arruntak, ereinotzak,…) eta errekatxoaren ondoan ( lizarrak, haltzak eta sahatsak). Osotara 800.en bat zuhaitz eta zuhaizkak landatu egin genituen. Hona hemen egun horretako argazki bilduma. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek