ALBISTEAK

  • 08 Urt, 2016

    Erretako %85 birziklagarria zen.

    [Pello Zubiria Kamino] 2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera. Hala ere, soilik etxebizitzetatik iritsitako hondakinak kontutan hartuz gero -kendurik industrialdeetatik, gune komertzialetatik eta abar iritsitakoa-, organikoa da erretako guztiaren %41,8. Erretako hondakinetatik %1,6 gai toxiko eta arriskutsuz osatuta dago. Datuok Zabalgarbik aurkeztutako Ingurumen Zaintzako Programan daude, gaztelaniaz Programa de Vigilancia Ambiental deitzen den informean. Eusko Jaurlaritzak ez dauzka datuok Interneten eskuragai, baina legez derrigor eman behar dizkio hala eskatzen duen herritarrari.

    (ARGIA astekarian, 2016ko urtarrilaren 7 an, argitaratua)

    Albiste osoa irakurri nahi: Argia/Zero Zabor

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek