ALBISTEAK

  • 08 Abe, 2015

    Berriztagarriak %100 ean, etorkizunik izateko.

    Hiru egun, besterik ez, Pariseko Klima Bilera Nagusia (COP21) bukatzeko.Urteak joan urteak etorri, gero eta denbora gutxiago daukagu oinarrizko neurriak indarrean jartzeko. Atzean gelditu dira Kiotoko bilera eta bere hitzarmena eta, 2009. urtean Dinamarkan (Copenhaguen) izandako bileraren porrota (tenperatura igoera 2 gradutara murriztu beharra ikusia izan bazen ere etzen ezarri inolako kopururik ezta Herrialdeen beharrik beroketa sortzen dituzten gasen isurketa murrizteko). Sei urte geroago ez dago atzera begiratzerik ez bada porrotarik ez izateko. Trantsizio energetikoa, energia iturri berriztagarrietan oinarrituta, egiteko garaia da. Erregai fosilak erretzeari utzi behar diogu ahalik eta arinen. Gure eta ondorengoen etorkizuna jokoan da.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek