ALBISTEAK

  • 24 Abe, 2015

    Basauri: Oposizioak Klimaren aldeko konpromezua berretsi zuen.

    Basauriko Udalak, 2015.ko azkenengo bilkuran, Sagarrak-Ekologistak Matxan taldeak aurkeztutako mozioa onartu egin zuen. Basauri Bai, BILDU eta PP taldeak alde agertu baziren ere PNV eta PSOE abstenitu egin ziren. Beraz, 7 boto alde eta 14 abstenzioekin, onartua izan zen.
    PNVk eta PSOEk lehenengo puntuarekin zuten ezadostasuna aitzaki erabiliz arrazoitu zuten beren erabakia. Hauxe duzue puntu horretan eskatzen zena: “Udalerria jasangarri bihurtzea ahalik eta lasterren. Horretarako, besteak beste, Udaleko energia-hornikuntza guztiak energia berriztagarrietan oinarrituta egongo dira bakar-bakarrik.”. PSOEko ordezkariak “%100 ean ados bagaude ere, abstenitu egingo gara, lotsagarria iruditzen zaigulako beteko ez de gauza bat onartzea”, esan zuen. PNV-ek txosten bat aurkeztu zuen azkenengo urteotan eginikoa aipatuz eta PSOEk esandakoarekin bat eginez abstenitu egin zen.
    Oposizioak eskatu arren, ez zen eztabaidatzeko aukerarik izan. Alkateak “barneko arautegia” eskuan ez baitzuen onartu. Erabakia hartua zuten eta, egia esanda, argudio matematiko biribilduen aurrean ez dago ezer egiterik. ( %100 ean ados, abstenitu egingo gara ). Bi talde nagusien konpromezu maila agerian gelditu zen.

    Zuribeltz

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek