ALBISTEAK

  • 14 Eka, 2021

    Etxeko zaborra bereiztu, birziklatu...ekologikaz bizi

    Sagarkideak, Basauriko ekologistak, kalera atera ziren atzo etxeko zaborren birziklaiaz erakusketa bategaz. Janari hondakinen kudeaketaren hildotik abiatuta, etxeko zaborraren parte ezberdinak banandutearen garrantzia azpimarratzen du erakusketak. 2014an Pozokoetxe auzora heldu bazen ere 2018.urtera arte itxaron behar izan genuen janari hondakinentzako edukiontzia (marroia) gure auzo guztietan hedatzeko. Basauriarrek harrera ona eman bazioten ere, 4.552 familiak (%27,7k guztien), hiru urte beranduago parte-hartzearen hazkundea moteldu egin dela esan dezakegu- Egun, 4.724 familak bereiztu eta botatzen dute zaborraren parte hori edukiontzi marroian. Hiru urtetan ehuneko puntu bat baino ez da igo partaidetza ( %28,7). Gure zabor polsan zer dagoenetaz abiatuta egun, herrian dugun birziklai portzentaia eta epe laburrean lortu beharrekoa (Europak ezarritakoa) agertzen dira. Edukiontzi marroiari dagokionez parte-hartzearen datu orokorrak, herri osokoak, eta auzo bakoitzarenak ere ikus daitezke. Datu horietaz guzti horietaz eta gehiagogaz informazioa topa dezakezue erakusketa txiki horretan. Datuak ikusita hausnarketa eta ondorioak ateratzea gonbidatze gaitu erakusketak. Helburua da, ekologisten esanetan, bizilagunengana informazio zuzena helarazteaz gain honetaz kontzientzia zabaltzea eta orain arte parte hartzen ez duenak parte hartzera gonbidatzea. Erakusketak bere agerraldia egin zuen atzo Andra Mari kalean. Ondorengo aste eta hilabeteetan auzoz auzoko ibilbidea egingo du basauritar guztiengana heltzeko asmoz.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek