ALBISTEAK

  • 21 Api, 2021

    Zabalgarbiren historiari buruzko oharrak,bideo osoa eskuragarri

    Zabalgarbi da Bizkaiko erraustegi handia, eta, berau kudeatzen dutenen arabera, lurraldeko hondakinetarako irtenbidea. Bada, hitzaldian erakutsi dugunez, Zabalgarbik hondakin mordoa botatzen du atmosferara, eta ez dakigu zenbat dioxina isurtzen dituen; zarama ugari bidaltzen du zabortegietara (700.000 tona zepa, 15 urtean); Bizkaiko birziklatzea oztopatzen du (% 50etik oso behera daude lurralde historikoko tasak), eta energia-balorizaziorik ez duten hondakinak errausten ditu sarri. Baina, batez ere, gas naturalarekin ekoitzitako elektrizitatearen gaineko primak kobratzeko negozioa da (200 milioi euro baino gehiago, 15 urtean) —zeinak, gainera, ez baitu CO2 isurketengatik ordaintzen—. Gorka Bueno irakasleak Bilboko La Bolsa-n egindako hitzaldia, Zero Zabor Bizkaian plataformak antolatutakoa.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek