ALBISTEAK

  • 01 Urr, 2020

    Udaletxea,adi! Harrapatzeko arriskua

    HERRI IRISGARRI, ETA GUZTIONTZAKO MUGIKORTASUN SEGURUAREN ALDE. Kale Nagusia eta Balendin Berriotxoa kaleen arteko bidegurutze inguruan bizi diren auzotarrek behin baino gehiago jo dute Udalera, bertan dauden edukiontziak kendu, eta beste leku batean jar ditzaten. Ez dutenez erantzunik jaso, orain Sagarrak-Ekologistak Martxan da eskaera hori egiten duena. Oinezkoen kale biren arteko bidegurutzean daude edukiontziok, eta bidea ikustea eragozten diete oinezkoei eta ibilgailuei. Hori dela eta, arriskua sortzen da etengabe (inguru horretako dendariek zenbait gertakari artatu dituzte). Beste alde batetik, edukiontzi horiek hustera datozen kamioiek zarata handia ateratzen dute, eta joan-etorrian ibiltzen dira oso komertziala den gune batean. Hori dela eta, zaila da eremuko irisgarritasun eta mugikortasun segurua bermatzea. Horregatik guztiagatik, Basauriko Udalari eskatzen diogu aipatutako edukiontziak dauden tokitik kentzeko eta, bide batez, arazo bera egon daitekeen balizko beste «puntu beltz» batzuk berrikusteko (adibidez: zebra-bideen aurrean daudenak). OINEZKOAK GARA GUZTIOK, ETA KALE IRISGARRIAGO ETA SEGURUAGOAK BEHAR DITUGU. IKUSPEN HANDIAGOA = HARRAPATZE GUTXIAGO

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek