Gertatutakoa ez dela kasuala uste du erakundeak; ondorioz, ingurumenaren eta langileen segurtasunaren aurkako delituak ekar ditzakete, administrazioaren kontrolarekiko egite edo ez-egitezko erantzukizunak alde batera utzi gabe Ekologistak Martxan taldeak, herri-akzioa egikarituz, Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren eta enpresa horren arduradunen aurka kereila bat aurkeztu du Durangoko epaitegietan. Bertan, 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian pilatutako hondakinak eraitsi eta, ondoren, A-8 autobidean jauztearen ondorioak egozten zaizkio.