Azaroaren 25eko informazioan esan genizuenez, gure webgunean baditugu Basauriko 2. Ekopintxo Lehiaketaren irabazleak. Sari banaketa egiteko, afari bat egin genuen joan den asteartean, abenduak 17, Eskarabila Txokoan, parte-hartzaile ezberdinekin, lehiaketako epaimahaiarekin eta Ekologista Sagarrak taldeko zenbait laguntzailerekin. Afarian zehar, sariak banatu, pintxo irabazle bakoitza dastatu eta gaupasa atsegina egin genuen. Sagarrak Ekologista Taldeak eskerrak eman nahi dizkie erakunde laguntzaileei, parte hartu duten establezimenduei eta Basauriko Ekopintxoren 2. edizio hau antolatzen lagundu duten guztiei. Sagarrak Ekologistak taldetik, eskerrik asko.